Natura egitasmoa martxan jarri genuen 2014 ikasturtean. Helbururik nagusiena Euskararen ahozkotasuna sustatzea zen taldeen arteko hartuemanak eta naturarekiko errespetua sustatzearekin batera.
Urtero Zientzia Astea antolatu izan dugu, eta honekin batera Erakusketa Bizia martxan jarri. Ikasleek azalpenak emateko arduradunak zireneko jarduerak abian jarriz. Komunitate osoaren partehartzea azpimarratuz.
2020-2021 ikasturtean modu digitalean jardun behar izan ginen pandemia dela eta:
NATURA BATZORDEA
Helburua: Gure natur inguru hurbilarekin zerikusia duten unitate curricularrak adostu eta garatu, analisi eta esperimentazioa erdigunean jarriko dituzten ekimenak abiatuz eta programazioetan txertatuz. Hezkuntza komunitateko partaideek eta batipat ikasleek, urtez urte eta sistematikoki,ingurumena ezagutu, zaindu eta babestearen aldeko kontzientzia bereganatzeko.
(Hezkuntza komunitateari 2021eko urtarrilean pasa zitzaion DAFOan %46a eskolak daukan berdegune zabalarekiko
ikasleriaren hartu-emana sustatzearen alde azaldu baita).