3 urteko gelan azaroa eta abenduan zehar gure sentimenduak lantzen ibili gara. Horiek izendatzen eta identifikatzen ikasi dugu eta hauek kudeatzen hasteko tresnak ezagutu ditugu baita ere. Gauza beldurgarrien eskulanak egin ditugu, mozorratu gara, barrearen trena egin dugu, lasaitasunaren botilak, arnasketa ariketak, masaiak, txokomarrubizko muxuak eman ditugu eta beste hainbat gauza. Primeran pasatu dugu eta asko ikasi dugu!