Skip to content

Txorrotxio irratiko 14. saioa 2023-12-1

  • by

Gaurko irratsaio hau lehen hezkuntzako 5.B mailako ikasleen eskutik jaso dugu eta oso interesgarria izan da. Irulegiko eskua, euskara eta arkeologiari buruz hitz egin digute, Urko Santamaria Diaz  trapagarandar irakasle, ikerlari eta arkeologoarekin elakrrizketa egin dugu eta arkeologiari buruz hitz egin, asmakizunak, urtebetetzeak eta beste hainbat gauza. Urkorekin elkarrizketa bikaina izan da asko ikasi dugu eta gainera pertsona jator baino jatorragoa da.

Irratsaioan arazo tekniko txiki batzuk izan ditugu eta horegatik gogoratu nahi dizuegu aurten, iaz bezala, ZUZENEAN egiten ditugula saioak!! Hau askoz ere zailagoa da ikasleek ezin dutelako errepikatu egiten dutena eta guztia aurrera doalako gelditu gabe.

Besterik gabe eta atsegin izango duzuelakoan, egindako saioaren grabazioa uzten dizuegu.

Gora Txorrotxio, gora euskara eta gora San Gabriel!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies