Atzo Oñatiko bigarren eguna pasatu genuen. Berriro ere ekintza desberdinak egiteko aukera izan dugu eta hau da egindako gauzen laburpena:
Goizean, bi ekintza egin ditugu. Batetik, euskal mitologia ezagutzeko joku eta proba batzuk egin ditugu. Gero begiraleak mitologia pertsonaien kondairak kontatu dizkigu.
Bestetik, klima eta eguraldiaren inguruan ikasitako gauzak gogoratzen egon gara eta gainera ibilbide bat egin dugu irrisgarritasuna bermatzen duena. Bai gurpildun ahulkietan daudenak eta bai itsuak haiek bakarrik egin ahal izateko prestatuta dagoen bidea.
Bi ekintza hauek eta gero, bazkaldu dugu. Bazkaldu eta berehala, begiraleak bueltatu dira eta talo tailerra egiten egon gara.
Taloa eta askaria jan eta gero denbora librea izan dugu eta aprobetxatu dugu dutxa hartu eta gaueko Got Talent programa prestatzeko.
Bukatzeko afaldu dugu, izozkia eta guztiz, eta Got talent egin dugu, oso ondo gainera. Eta egunari amaiera emateko Just Dance abesti batzuk eta guztiak ohera.