Atzo, martxoak 20, LH5 eta LH6 mailako ikasleak Oñatira egonaldia egitera joan ginen. Hain zuzen ere, Arantzazuko aterpetxera. Hiru egun pasatuko ditugu bertan eta hau da lehenengoan egin ditugun gauzen laburpena:
Goizean, mendian barrena, ibilalditxo bat egin dugu non azaldu diguten parke natural bat zer den eta zergatik den hain garrantzitsua guretzat eta planetako bizitzarentzat. Zuhaitzak, animaliak, harriak eta bizitzaz betetako putzu bat ere ikusi ditugu.
Bazkaldu eta gero, bi ekintza egin ditugu. Batetik Arantzazuko parketxea bisitatu dugu. Han azalpenak entzun ditugu, maketak ikusi eta bideo bat jarri digute.
Bestetik, orientazio jolas bat egin dugu. Horretarako iparorratza eta mapa bat nola erabiltzen diren azaldu digute eta hitzen bila joan gara.
Hau egin eta gero jolasten egon gara elkarrekin eta batzuk besteak hobeto ezagutzen. Horren ostean, afaria, mahai jokoak eta pelikula eta guztiak ohera joan gara.