LH1 eta LH2 IRAKURLAGUN proiektua martxan jarri dugu. Ikasleak oso ondo sentitu dira txikiei irakurtzen eta nagusiak entzuten. Esperientzia polita izan da aste batean prestatu eta gero, egindako lana praktikan jartzea. Gainera, elkarrekin fitxa bat aurrera eraman zuten eta euren buruak autoebaluatu zituzten!
Hurrengo libururako prestatzen hasi dira eta ziur, hau ere, esperientzia bikaina izango dela eta oso ondo pasatuko dutela, irakur-idazketa prozezuaz gozatzen!