Kaixo lagunak!
Lehenengo hiruhilabete honetan HH5 gelako haurrok Eguzki-sistema ezagutzen buru-belarri ibili gara. Izugarria da Unibertsoa!! Lehenegoz, pasabidean horma-irudi itzela egin genuen, ondoan etxean marraztutako lanak jarri genituela. Ostean, planeten argazkiekin Eguzki-sistema irudikatu genuen patioan, baina oraindik ez genituen oso ondo ezberdintzen. Horrexegatik, norberak bere Eguzki-sistema propioa egitea erabaki genuen, zortzi planetekin, erdian Eguzkia eta baita ilargiarekin ere. Ilargia ez da planeta bat, baina gauez zeruan ikustea, Lurraren inguruan bueltaka, asko gustatzen zaigu! Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter… izen guztiak idatzi ditugu, baita planeta bakoitzaren ezaugarriak ere: koloreak, tamainoa… Azkenik, gure Eguzki-sistemak amaitu eta fitxa bat bete genuen eta guzti!! Gaur margoztutako planetekin Eguzki- sistema berriz irudikatu dugu, primeran pasatu dugu. Haize bolada itzel batek gure eguzkia lapurtu digu, baina ez gaude triste, zeruan benetazkoa dugu-ta!!