Zuetako askok jakingo duzuen moduan, pasa den ostiralean, azaroak 18, euskaraldia hasi zen. Euskaraldia euskal erakunde publikoek eta Euskaltzaleen Topaguneen artean egiten den ekintza da non euskara ulertzen duten hiztunak Euskal Herria gure hizkuntzaz bete behar dugun. Aurten 2022ko azaroaren 18an hasi da eta 11 egun geroago abenduaren 2an amaituko da ariketa sozial hau. Hain zuzen ere, euskararen egunaren hasierarekin bat egingo du euskaraldiaren amaierak. Eta zu zer izango zara, Ahobizi edo belarriprest?
San Gabriel eskolan bagaude lanean euskara indartzeko eta euskaraldia aurrera eramateko hurrengo argazkietan ikusi ahal dugun moduan:
Baina hau soilik eskolan geratzen bada ez dugu gauza handirik lortuko. Horregatik familia guztiak animatzen ditugu euskaraldian parte hartzera eta geurea den hizkuntza hau zaindu eta egitera.
Gora Euskara eta gora euskaraldia!!!
Informazio gehiago nahi izanez gero webgune honetan aurkitu dezakezue: https://euskaraldia.eus/