Skip to content

ZIENTZIA EGUNA 2022

  • by

COVIDaren inguruko murrizketak direla eta aurten ezin izan zaituztegu Zientzia Astera gonbidatu. Hala ere eta San Gabrielen sekula ez garenez gelditzen, aurtengo On Line Zientzia Egunerako sarbidea duzue hemen.

Eskolako ume guztiak landareria, natura eta jasangarritasuna  gai bezala hartuta, hamaika proiektu sortu dituzte. Proiektu hoiek guztiak azpian dituzuen azalpen eta sailkapenaren ondoren ikusgai dituzue, egun honetarako espreski sortu dugun bilketa batean. Lanak ikusteko klikatu Zientzia Astea 2022 jartzen duen hemen gaineko irudi laranjan eta gozatu:

HH2 – LETXUGAK LANDATZEN

2 urteko gelan lore-ontzitan letxugak landatu ditugu. Gero ureztatu ditugu eta, letxugak apur bat hazi direnean, ortuan landatu ditugu. Azkenik, letxugak ortuan ere ureztatu ditugu. Bikain pasa dugu!

HH3 – NOLA HAZTEN DIRA LANDAREAK?

3 urteko ikasleek landareen hazkuntza ikertu dute. Lurra bota, haziak erein eta… Zer gertatuko da? 

Eguzkia eta ura landareentzat oso garrantzitsuak direla ikasi dute eta hori dena ikasi ostean, ortura abiatu dira eta barazki polit batzuk landatu dituzte. Primeran pasa dute!

HH4- KIMIKA-ESPERIMENTUA: LEGAMIA ETA AZUKREA

Lau urteko gelako haurrak gara eta, aurten, ogia egin dugu, Mirenen etxeko labean. Bertan legamia osagaia ezagutu genuen eta galdera pilo bat sortu zitzaizkigun. Zaporea? Kolorea? Usaina? … Zergatik? Zertarako?…

Galdera horiei guztiei erantzun nahian, kimika-espermientu txiki bat egin genuen gelan: Plastikozko botila batean, andereñoaren laguntzarekin, ur epela, azukrea eta legamia bota eta, ondo astindu ondoren, puxika jarri genuen botilaren ahoan. Ezetz asmatu zer gertatu zen orduan… Ikusi bideoa eta horra erantzuna!

HH5 – GURE ILEDUN LANDARE ONTZIAK

Kaixo Lagunak!!!! San Gabriel Eskolako HH5 urteko ikasleak gara. Zientziaren eguna ospatzeko landare iledunen esperimentua eraman dugu aurrera.  Lehenengoz, puntzoiaren laguntzaz, plastikozko edalontzi gardenak zulatu ditugu. Ondoren, edalontzien barruan lurra  sartu dugu eta bertan, dilisten hazi batzuk  bota ditugu. Azkenik, gure landareak hazi daitezen, ura eta eguzkiaren beharra izango dute. Indartsu hazteko, egunero ureztatuko ditugu eta polito apaindu ere. Klikatu eta ikusi! 

LH1 – LANDARE PROIEKTUA

Lehen mailako ikasleak “Zientzia eguna” ospatzeko prestatu dugun bideo hau erakutsi nahi dizuegu. Bertan, landareen proiektuan egin ditugun hainbat jarduera erakutsiko dizkizuegu.

Zuen gustokoa izatea espero dugu!

LH2 – HAZITIK FRUITURA

Bigarren mailako ikasleek erakutsi eta azalduko dizuete zer pauso eman behar diren baratza on bat edukitzeko.

LH3 – LANDAREEN BEHARRIZANAK

3.mailako ikasleek landareen beharrizanak zeintzuk diren ikasi dugu, ipuin baten bitartez, eta ondoren landareekin esperimentua egin dugu. 3 letxuga mineralik gabe utzi ditugu eta beste hiru letxuga mineralekin. Zer gertatuko da haiekin? Ibilbide honetan zehar landareen beharrizanak errespetatzea oso garrantzitsua dela ikasi dugu. Zergatia ikusi nahi?

LH4 – BIOMASA, ORTUA ETA LANDAREAK

Jadanik ezagutzen dugu berrerabiltzearen eta gure planeta zaintzearen garrantzia baita energia berriztagarri batzuk ere, baina, zer da biomasa? Nola, noiz, zertarako, zerekin eta beste hainbat galdera planteatu genizkion gure buruari eta baita erantzun ere. LH4 mailakoen bideoan esperimentuaren, zein prozesu guztiaren argazkiak ikus ditzakezue, baita gure aurkezpenaren bideoa, non biomasaren erreketa prozesua (aldaketa kimikoa) azaltzen dugun. Aupa eta ekin ikusteari! 

LH5 – URA PROIEKTUA

Sukarrietako egonaldian LH5eko ikasleak, biodebertsitate gaiaren barruan, lan proiektu bat egin zuten naturarekin eta gure ingurune hurbilarekin lotua: “Ura proiektua·.

Horretarako, egun desberdinetan irtenaldiak eta esperimentuak egiten, datuak jasotzen, analizatzen, horien ondorioak ateratzen eta naturari laguntzen aritu ziren. Hori gutxi balitz eskolara bueltan proiektuari segida ematea erabaki zuten eta EDAR Galindoko Ur Araztegira txangoan joango dira, hemenogo urak nola garbitu eta tratatzen diren ikusi eta ikasteko. Hau guztia nola gertatu den ikusi nahi baduzue sartu gure estekan eta gozatu! 

LH6 – LURRINA LANDAREEN KLOROFILAREKIN

Esperimentu hau landare batzuen hostoetatik klorofila ateratzean datza. Hostoak urarekin eta alkohol portzentaje batekin nahastuta, klorofila ateratzen dugu. Gero, iragazte-prozesu baten bidez, hosto birrinduak kendu eta likidoa klorofilaz bustita geratuko gara, eta horrela lurrina lortuko dugu. 6. mailako lurrin sortzaileak martxan ikusi nahi? Segi orduan gure bideoa ikustera!

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies