Skip to content

Martxoak 8, zaintzak plazara!

  • by

2022ko martxoaren 8an, etxeko arduren banaketari buruzko hausnarketa sustatu dugu gure hezkuntza-komunitatean.

Erantzukizun horiek guztion kontuak dira. Gai soziala, gizarte osoaren partaidetzarekin bideratu behar dena, eta, horregatik, hezkuntza mailan etxeko erantzukizunen banaketan berdintasun ikuspegi baterantz elkarrekin abiatu behar garelakoan gaude. Banaketa orekatua, guztiei mesede egingo diena, bereizketarik gabe, emakumeei zein gizonei.

Hezkuntza-eremuan alderdi hori prebentzioz lantzeko asmoarekin eztabaida ikasgeletara eramatea izan da gure helburua, gazteek, zaintzarekin lotutako lanen garrantziaz jabetzeko eta era berean, banaketa desorekatuak emakumeei ekar diezaioketen  ondorio bidegabeez jabetzeko.

Horrez gain bideotxo hau osatu dugu ere zuon guztion gozamenerako.

Zaintzak plazara!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies