Merezitako atsedena hartu ostean, berriz elkartzeko unea heldu da. Urtero legez, bide berri bat daukagu aurretik, erronkaz eta aukeraz betetakoa, nahiz eta hasierako egun hauetan oraindik lurrartzeko ahaleginetan gabiltzan. Batzuontzat lanera buelta, besteentzat ikasketei heltzeko garaia, eta edozein kasutan, ikaskide eta lagun askorekin elkartzeko eta konpartitzeko abagune ederra.
Urduri, pozik eta jakinminez beteta iritsiko dira ohiko ikasleak, eta zer esanik ez, lehen aldiz eskolaratzen diren haurrak eta beraien familiak. Denbora apur batekin txiki berriak ingurune berrira ohitzen joango dira eskolako irakasle eta familien babesarekin. Gogoratu zuen alboan gaudela eta egokitze prozesu guztian bidelagun gaituzuela.
Datorren ostiralean, irailak 6, ikasturte berria aurkezteko eguna izango da eta gogoratu ordutegia 11:00etatik 13:00etara izango dela. Astelehenetik aurrera lanaldi jarriarekin hasiko gara eta ordutegia, 9: 00etatik 13:00etara izango da. Jantokira geratzen direnak 15:00ak arte. Jantokiko eta eskola-garraioko zerbitzuak lehenengo egunetik hasiko dira.
Animo guztioi eta ongi etorri berriro ere!