Skip to content

LH1 taldea Txorrotxio irratian (2024-6-13 / 20. saioa)

Gaurko irratsaio hau lehen hezkuntzako 1. mailako ikasleen eskutik jaso dugu eta balio berezikoa izan da. Ipuin eta txiste artean ibili gara oraingoan eta gezurra badirudi ere hau guztia 6 eta 7 urte bitarteko umetxo batzuek eskeini digute, lan itzela egin dutena benetan.

Ohikoa den bezala asmakizunak, urtebetetzeak eta beste hainbat gauza izan ditugu ere eta ikaskide guztiak eta familiak pozarren ibili dira gure kazetariak entzuten.

Beti bezala gogoratu nahi dizuegu aurten, iaz bezala, ZUZENEAN egiten ditugula saioak!! Hau askoz ere zailagoa da ikasleek ezin dutelako errepikatu egiten dutena eta guztia aurrera doalako gelditu gabe.

Besterik gabe eta atsegin izango duzuelakoan, egindako saioaren grabazioa uzten dizuegu, aurtengo azkena.

Gora Txorrotxio, gora euskara eta gora San Gabriel!!

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies