Gaurko irratsaio hau lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleen eskutik jaso dugu eta oso interesgarria izan da. Ipuin eta iragarki artean ibili gara oraingoan: Gabitxu eta katuaren bihurrikeriak batetik eta Kinder Joy Gabarra eta KUA kargadore ultra azkarra bestetik.
Ohikoa den bezala asmakizunak, urtebetetzeak eta beste hainbat gauza izan ditugu ere eta ikaskide guztiak pozarren ibili dira gure kazetariak entzuten.
Beti bezala gogoratu nahi dizuegu aurten, iaz bezala, ZUZENEAN egiten ditugula saioak!! Hau askoz ere zailagoa da ikasleek ezin dutelako errepikatu egiten dutena eta guztia aurrera doalako gelditu gabe.
Besterik gabe eta atsegin izango duzuelakoan, egindako saioaren grabazioa uzten dizuegu.
Gora Txorrotxio, gora euskara eta gora San Gabriel!!