Gaurko irratsaio hau lehen hezkuntzako 5.B mailako ikasleen eskutik jaso dugu eta oso interesgarria izan da. Zientzia asterako prestatu duten proiektua aurkeztu digute eta Sumendiei buruz hitz egin dute, Aitor Cid bulaknologoarekin elkarrizketa egin dugu eta beti bezala pilo bat ikasi eta beste erreferente bat gehitu diogu gure zerrendari.
Ohikoa den bezala asmakizunak, urtebetetzeak eta beste hainbat gauza izan ditugu ere eta ikaskide guztiak pozarren ibili dira gure kazetariak entzuten.
Gaurko berezitasuna inoiz egin dugun bideo dei bidezko lehen elkarrizketa izan da. Aitor Bartzelonako Itsasoko zientzien institututik atenditu gaitu eta horregatik pixkat bat berandu ibili gara eta arazotxo tekniko batzuk izan ditugu. Hala ere badakizue “ikasten ikasten beti beti gure adimena zabaltzen”. Horrez gain eta iada ohikoa den bezala gogoratu nahi dizuegu aurten, iaz bezala, ZUZENEAN egiten ditugula saioak!! Hau askoz ere zailagoa da ikasleek ezin dutelako errepikatu egiten dutena eta guztia aurrera doalako gelditu gabe.
Besterik gabe eta atsegin izango duzuelakoan, egindako saioaren grabazioa uzten dizuegu.
Gora Txorrotxio, gora euskara eta gora San Gabriel!!