Skip to content

Eguberri on guztioi!

  • by

Antzina, euskaldunek urtea bitan banatzen zuten, alde batetik uda eta bestaldetik negua. Urtea; bere izenak esaten digun bezala, (ur + te) ur edo eurien kopura edota maiztasuna banatzeko denboraldia zen. Hau da, eurien zikloa.

Ziklo hori abenduaren 21 edo 22an aldatu egiten zen, eguberria edo gehienok neguko solstizioa bezala ezagutzen dugu egun horretan. Eguberri hitzaren esanahia egun berri da, eguna (argi orduak zehazki) luzatzen hastearen fenomenoari erreferentzia egiten diona.

Guk eskolatik horixe opa dizuegu familia eta lankide guztiei; argia, itxaropena eta zoriona datorren aro berri honetarako. Milesker gurekin zuen bizitzen zatitxo bat elkarbanatzearren.

Besterik gabe eta ardura dizuen horretara bueltatuta, horra doazkizuez zuen seme-alaben gaurko gora-beherak: Lehenengo bideoan Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta familiekin bat egitea, IGEk prestatutako hamaiketakoarekin, aurkituko duzue eta bigarrenean kantu kalejira eta familiei eskerrak.

Besterik gabe eta atsegin izango duzuelakoan…

Gora San Gabriel eta gora zuek!

 

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies