Gaurko irratsaio hau lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleen eskutik jaso dugu eta zoragarria izan da, egia esan profesionalak bezala ibili dira eta nabaritu egin da etxean egindako lana. Gabon giroko ipuin zoro bat kontatu digute eta ondoren data hauetan ezinbestekoak diren iragarkiak plazaratu dituzte ere.
Ohikoa den bezala asmakizunak, urtebetetzeak eta beste hainbat gauza izan ditugu ere eta ikaskide guztiak pozarren ibili dira gure kazetari txikiak entzuten.
Beti bezala gogoratu nahi dizuegu aurten, iaz bezala, ZUZENEAN egiten ditugula saioak!! Hau askoz ere zailagoa da ikasleek ezin dutelako errepikatu egiten dutena eta guztia aurrera doalako gelditu gabe.
Besterik gabe eta atsegin izango duzuelakoan, egindako saioaren grabazioa uzten dizuegu.
Gora Txorrotxio, gora euskara eta gora San Gabriel!!