Skip to content

HH5 Arboledako egonaldian

Aupa lagunak!! San Gabrieleko HH5 gelako lagunak Arboledara joan ginen pasa den maiatzaren 2an eta 3an. Itzela izan zen!! Gehien gustatu zitzaizkigun gauzak etxetik kanpo eta lagunekin gaua pasatzea eta funikularrean bidaiatzea izan ziren. Gainera, bertoko ingurua ezagutzeko bi irteera egin genitue: bata Lakuen inguru ederretik eta bestea Campa del Asturianoko begiratokira.

Eguraldi ederra lagun, jolas librean aritzeko ere aukera izan genuen, irudimenaren bidez mila mundu zoragarriak eraiki eta bizi genituela. Aterpetxean ere bikain egon ginen, baita herriko plazan ere. Gainera, arratsaldean, Rakelen bisita izan genuen!!! Aurreko guztia gutxi balitz, Luisen behiak eta txahal maitagarriak ezagutu genituen, eta Elsaren semea den Andrések gazta egiteko prozesua azaldu zigun. Milesker guztiei!!!

Bi egun ahaztuezinak izan ziren!! Egundokoak!!!













Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies