Atzo 3. eta 4. mailako ikasleak Oñatira joan ziren egonaldia egitera. Goizean goiz autobusa hartu eskolan eta Gipuzkoarako bidea hartu zuten. Hara heltzean gelak antolatu eta Iturrigorrira bidea hasi zuten. Oso ondo portatu eta pasatu zuten bertan eta asko ikasi zuten.
Bueltan bazkaldu eta museoa ikustera joan ziren guztiak eta joku batzuk egitera.
Arratsaldean primeran pasatu zuten guztiok batera frontoian, kolunpioetan eta baloiarekin jolasean.
Afaldu eta gero sorpresa eta ohera indarra hartzera. Gaur Arrikrutz kobazuloetan sartuko dira eta indarra behar izango dute.
Momentuz oso gustora daude guztiak.
Hauek dira egindako argazki batzuk: