Aste santua baino lehen, San Gabriel eskolan, mural berri bat estreinatu genuen. Mural hau, gimnasiotik barruko patiora doan horman eginda dago. Bertan animaliak eta umeak ikus ditzakegu elkarrekin naturaz gozatzen. Oso mural polita eta koloretsua geratu da.
Murala, Sol Benaventek eta berarekin egon diren laguntzaile batzuk egin dute. Sol HH2ko ume baten ama da eta Hibernando kolektiboko partaidea. Hibernando kolektiboak (hona hemen haien webgunea: https://hibernando.com/) 2012 urtetik Bilbon dagoen elkarte bat da. Sormena garatzeko gai desberdinetan espezializatu dira elkarteko partaideak azken urte hauetan. Beste batzuen artean muralismoa, serigrafia, eszenografia, diseinuan eta ilustrazioan.
Beraien webgunean ikus ditzakezue egin dituzten lan asko.
Eta hemen ikus dezakezue gure murala nola geratu zaien, benetan zoragarria!!!