Pasa den asteazkenean, martxoak 8 eguna ospatu genuen San Gabriel eskolan. Egun honi indarra emateko, programazio eta ekitaldi bereziak egin genituen.
Alde batetik, goizean, Txorrotxio irratiko irratsaioa izan genuen LH5 ikasleen eskutik. Irratsaio honetan, Nora egon zen. Nora zientzialari emakumea da eta gure ikasleen galderei erantzun zien bere lana zein den jakiteko. Honetaz aparte Martxoak 8 egunaren inguruan hitz egin ziguten eta beti bezala igarkizunak eta urtebetetzeak entzun genituen. Hau guztia berriro entzuteko aukera hemen daukazu:
Beste alde batetik, eskola osoko ekintza burutu genuen. Aurtengo leloa “sustraietatik zerura” izan zen eta honen inguruan zuhaitz bat betetzen joan ginen. Txikienak sustraiak mezu positiboez hornitu zituzten, LH-ko lehenengo zikloak enborra eta adarretan jarri zituzten haien mezuak eta LH-ko 3. zikloko ikasleek adarrak hostoz bete zituzten haien mezuak betirako idatziz.
Ekintza oso polita izan zen eta horren lekuko hurrengo bideo hau daukagu:
GORA EMAKUMEAK ETA GORA BORROKA FEMINISTA!!!