Aste hauetan, eskola mailan hezkuntza emozionalari burzko jarduera batzuk egiten ari gara. Hauek Lehen Hezkuntza osorako izango dira eta maila bakoitzean gauza desberdinak landuko dituzte.
Honako honetan, LH 2ko ikasleek egindakoa azalduko dizuegu.
Lh2koek egun hauetan, talde konpetitiboen eta kooperatiboen arteko desberdintasuna ikasi dugu. Ikusi dugu, nola talde konpetitiboetan beti norbait galtzaile eta triste dagoen eta nola kooperatiboetan, denak pozik bukatzen dugun.
Jolastutako jolasak hurrengoak izan dira: puxikak airean mantentzea, bakoitzak animalia baten soinu bat egin eta berak bezala egiten duenarekin elkartu, taldetxoetan istoriak asmatu, jausgailuarekin pilota mantendu, komunikatu gabe kopetan bere gomets bera duen pertsonarekin elkartu…