Laster euskaraldia hasiko da eta honekin batera Pantailak euskaraz elkarteak aste bete bat euskerazko ikus-entzunezkoak kontsumitzeko proposamena antolatu du. Azaroaren 11tik 18ra bi helburu duen ekintza hau aurrera eramaten ari dira. Lehenengo helburua euskarazko edukiak handitzea da eta bigarrena eduki horiek euskeraz bilatzeko dagoen zailtasuna ikustea da.
Ekimen honetan parte hartzeko, www.pantailakeuskaraz.eus webgunean izena emateko aukera duzu eta orduan errekurtso batzuk bidaliko dizkizute aste bete euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitu ahal izateko.
San Gabriel eskolatik animatzen zaituztegu izena ematen eta euskerari bultzada bat ematen etxetik. Euskerak bai eskolako pertsona guztiak eta bai familia eta etxeko pertsona guztiak behar ditu aurrera egin ahal izateko. Beraz, izena eman eta gozatu euskaraz, aukera ezinhobea duzue aurrean.