Skip to content

Zientzia zirkularra: ikertzaileak eskolara bueltan

  • by

Azken urteetan bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak “Zientzia zirkularra: ikertzaileak eskolara bueltan” programa jarri du abian. Programa honek lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleek naturarekin zerikusia duten gauzei buruz ikertu eta ikasteko ekintza da. Horretarako bideodeia batzuk egiten dira EHU-ko zientzialarien eskutik gaia desberdinetaz hitz egiten dute. Gero, tertulia batzuk egiten dira gaia honen inguruan.

 

Aurten, San Gabriel eskolako hirugarren zikloko ikasleek, bosgarren eta seigarren mailakoak, programa honetako bi hitzaldi desberdinetan eman genuen izena eta irailaren 29 eta 30ean bi hauek ikusi genituen.

Lehenengoa, irailaren 29koa, “Itsas kutsadura: mikroplastikoak” zuen izena eta Jose Mari Etxabe Urbietak hitz egin gintuen honi buruz. Oso hitzaldi esanguratsua izan zen eta ikusi ahal izan genuen nola gure hondakinek itsasoa kutsatzen duten nahiz eta guk zaborra itsasoen bertan ez dugun botatzen.

Bigarrena, irailaren 30ekoa, “Landareak gizateria salbatzeko” zuen izena eta Raquel Esteban Terradillosek hitz egin gintuen honi buruz. Hitzaldi honetan landareen garrantzia gure bizitzan ikusi genuen eta horrekin batera unibertsitateko aparatu batzuk nola erabiltzen diren erakutsi ziguten.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies