Guraso Elkartearen bidez antolaturiko eta babesturiko eskolaz kanpoko ekintzak dira. 14:00etatik 15:00ak arte burutzen dira, eguardian: Multikirola, Heziki, Txikirritmoa, sukaldaritza, laguntza eskolak eta eskulanak ingeleraz dira aurten gure ikasleek aurrera eramaten ari dituzten eskolaz kanpoko ekintzak.
HEZIKI Kirola sustatzeko jarduera da, Bizkaiko Aldundiak babesten duena. 1.maila eta 2. mailako ikasleentzat zuzendua dago. Helburu nagusia: Kirol ezberdinak probatzeko eta praktikatzeko motibazioa lantzea da, bizitza osasungarriaren parte izanik. Teacher: Egoitz |
||
MULTIKIROLA Adin horietan kirola egitea oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Inguru hori ezin hobea da gure seme-alabak osasuntsu hazteko, harremanak egiten ikasteko, heziketa izateko, kirol kultura ezagutzeko, euskara ikasteko eta hainbat balio eskuratzeko eta, beraz, alderdi horiek guztiak sustatu nahi ditugu, kontuan hartuta lotuta daudela lankidetza, kohesio, konpromiso, apaltasun, solidaritate, unibertsaltasun, duintasun eta erantzunkidetasunari. Teacher: Asier |
||
TXIKIRRITMOA Adiskidetasuna, talde-lana eta dibertsioa, teknika alde batera utzi gabe, dantza modernoaren jardueran integratzen ditugun zutabeak dira. Talde-lanaren bidez, parte-hartzaile bakoitzaren mailatik, erritmo eta koreografia desberdinak lantzen ditugu, banakako sormenaren adierazpen gisa. Teacher: Asier |
||
ESKULANAK INGELERAZ Ingeleraren adierazpena sustatu nahian ludikotasuna eta motibazioa aintzat hartuko da. Hizkuntza modu erabilgarri batean lantzeko aukera indartuz. Teacher: Sendoa |
||
SUKALDARITZA Sukaldean arituko dira errezeta desberdinak egiten eta ikasten nola aurrera eraman behar duten testu mota hori aurrera eramateko. Hizkuntzarekiko praktikotasuna eta ahozkoa landuko dute batez ere. Teacher: Sendoa |
||
LAGUNTZA ESKOLAK Eskola orduetan egiten duten lana indartuko da ekintza honetan. Edukiak barneratzeko moduak ikasiko dituzte eta txukuntasuna eta lana aurrera eramateko estrategiak ikasiko dituzte. Teacher: Asier |