5. eta 6. mailako ikasleentzat klase lektiboetatik kanpo emango zaien asteroko errefortzua da: 12:30etatik 13:30etara. Bi egun 5. mailan eta beste bi egun 6.mailan.
BIDELAGUNA programaren helburua da eskola-arrakasta indizeak hobetzea, eta, horretarako,
hurrengo xedeak indartuko dira:
- Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez
dutenei, denbora osagarri bat erabil dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko
edo hura prebenitzeko. - Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak,
lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena. - Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz
dituenak hobetzea. - Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.