ZERTAN DATZA
Irakurlagun proiektuarekin gure ikasleak irakurketan motibatu nahi ditugu. Ikasle helduenek txikiagoak direnekin elkartuko dira irakurtzeko. Batzuetan nagusienek irakurriko dute eta beste batzuetan gaztetxoenek. Hau da lortu nahi duguna:
HELBURUAK
. Irakurzaletasuna bultzatzea.. Maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea.
. Ikasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztea.
. Ikasle nagusien auto-estimua garatzea, ikasleen bilakaera baloratuz.
. Irakurlagunari laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartzea.
. Irakurlagunari idatzizko testuen aurrean interesa piztea.
. Aurreneko mailako ikasleen irakurketan aurrerapausoak ematea.
. Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean heztea.
. Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatzea
ESPERIENTZIA HONETARAKO GOMENDAGARRIAK DIREN LIBURUAK:
Bilduma hauek izan daitezke egokiak, baina irizpide orokorra da liburu laburrak eta adinerako egokiak izatea:
– Kalandraka edo Pamiela argitaletxeko liburutxoak.
– Alberdania argitaletxeko Albumak koloretan saila.
– Erein argitaletxeko Munstroen Kutxa edo antzekoak.
– Ttarttalo argitaletxeko Rita eta Ttoto eskolan esaterako.
– Ibaizabal argitaletxeko BURGI hartzaren bilduma.
– OQO-Txalaparta argitaletxeko TXO! bilduma.
– Ibaizabal argitaletxeko Txomin eta Kattalin bilduma.
– TTarttalo argitaletxeko MIKO bilduma, Familia txikiak bilduma.
– Erein argitaletxeko Behin batean… bilduma, Letra magikoa eta Letra handia bildumak, Maleta magikoa bilduma, Nire mundutxoa bilduma.
– Elkar argitaletxeko Sentipuinak bilduma.
– Aizkorri argitaletxeko Ipuin klasikoen bilduma, Pin eta Titoren ipuinak…
– Mezulari argitaletxeko Amarunen alamandrea, Mila magnolia kolore, Zaharrak berri euriak, Garazi gerezi…
Bestelakoak:
Aho-korapilo, asmakizunak…:
– Elkar argitaletxeko Axa Mixa Zilarra, Mintzo naiz ixilik, Aizak eta aizan elkarrekin dantzan…
– Erein argitaletxeko Maria Goikoak batbirulau!
Komikia:
– Ttarttalo argitaletxeko Elefantearen semea
– Erein argitaletxeko Itsasminez eta Errekamari
– Mamut argitaletxeko hitzik gabeko komikiak
Hitzik gabeko albumak, beste irakurketa mota bat. Nahiz eta erreferentzi batzuk gaztelerazkoak diren, hitzik gabekoak direnez, ipuina kontatzeko garaian euskara erabiliko dute.
– Xavier Blanch i Gisbet: Hitzik gabe bilduma
– Gonzalo Moure: El arenque rojo
– Suzy Lee: La ola, Espejo…
– Beatrice Rodrigue: El ladrón de gallinas, La revancha del gallo, Día de pesca…
– Germano Zullo: Los pájaros