IKT Batzordea eta zuzendaritza taldea sustatzaile izanik, hezkuntza komunitatean curriculuma garatzeko azpiegitura eta estrategia digitalak biltzen dituen IKASTETXEKO PLAN DIGITALA ren garapen eta eskuhartzean oinarritzen da gure egitasmo teknologikoa.
IKTn eskuratu beharreko helburu minimoak eguneratu, sarean eta ingurune digital zein teknologikoetan segurtasunez eta arduraz jokatu, ikasle eta irakasleentzako aplikazioa eta app egokiak aukeratu eta egunean izan, WEB orrialdea martxan mantendu… guzti hau IKT batzordearen bitartez helburuak finkatuz eta horiek sustatzeko beharrezkoa den formakuntzak bideratuz. Komunitatearen gaitasun teknologikoa egunean izateko garatu dugun Ikastetxeko Plan Digitala (IPD) kontsultatu edo deskargatu hemen:
SAN GABRIEL HLHI PROIEKTU DIGITALA
Horrez gain gure irakaslegoa B1 eta B2 gaitasun teknologiko aitortzen duten agirien formakuntzan ari da eta eskola bezala Teknologia heldutasun maila ertainean kokatzen gara.
TEKNOLOGIA TITULAZIOA
EUSKO JAURLARITZAREN IKT MAILAREN GAINDITZE AGIRIA