Gure eskolan Euskara proiektuaren helburu nagusia euskararen erabilera indartzea eta sustatzea da, hizkuntzarekiko atxekimendua emozionala aintzat harturik eta zuzentasun eta egokitasuna ahaztu gabe.
Gure eta Euskal Herriko azken analisien arabera ahozkotasunak eramaten du diagnostikorik txarrena gaur egungo gizartean eta berau bultzatzeko ahaleginean ekimen ezberdin hauek eramaten ditugu aurrera: Hizkuntzaren alde ludikoa bultzatzeko programa, hiztegia eta esamoldeak indartzeko hormirudiak, Gabitxu proiektua haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako hasieran, Euskara Astea, Euskaraldia eta Korrika bezalako dinamiketan parte hartzea eta abar luze bat.
Aurten berritasun bezala ahozkotasuna bultzatzeko euskal autonomi erkidegoan aitzindari eta berritzaile den Berbalapiko programan parte hartuko dugu. Programa hau Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 17 eskolei eskeiniko zaie bakarrik eta gu aukeratuen artean gaude.
3. ziklorako esku artean daukagun beste proiektu bat irratigintzarena da.
Horrez gain etxean euskararen erabilera indartzeko kanpainak sustatzen ditugu : blogen bidez, web orrialdearen bidez zein bileren bidez.
EUSKERA, ENTRA UN IDIOMA EN CASA
Oso ospetsu egin da Paula Kasares nafar soziolinguistak Erandion eman zuen hitzaldiaren bideoa, oso interesgarria delako gurasoak kontzientziatu daitezen eta benetan inplika daitezen umeen euskalduntze prozesuan eta aldi berean eleaniztasunaren balioak agerian uzten dituelako.
Paula Kasaresen iritziz gurasoak – euskaldunak zein ez euskaldunak − euren euskararekiko jarrera baikorrarekin transmititu dakieke umeei euskararekiko maitasuna, hori baita, azken finean, hizkuntza bat geureganatzen bultzatzen gaituena: hizkuntzarekiko maitasuna.
Bideoan gaztelaniaz eta euskaraz (gaztelaniaz azpititulatuta) hitz egiten da.